*Atal hau egoera epidemiologikoaren arabera eguneratuko da.
Azoka-esparru batean izango da ekitaldia; hain zuzen ere, BECeko 1., 3. eta 5. pabiloietan. Guztira, 51.000 metro koadro hartzen dituzte 20 metroko altuera duten pabilioi horiek, eta aireztapen naturala dute, airea etengabe berritzeko. Horrez gain, aireztapen artifizialeko makinak daude pabiloi guztietan.
- Hiru pabiloitan banatuta egongo da ekitaldia, eta gehienez 2.080 partaide izango dira.
- Partaideen arteko 2 metroko urruntze-tartea egongo da.
- Ekitaldian egon ohi zen standen eremua kendu egingo da, jendea pilatu ez dadin.
- 2 atsedengune jarriko dira, bereiz, banatuta eta mugatuta, eta aireztapen behartuarekin.
- Antolakuntzak parte-hartzaileari eskatzen dio zorrotz bete ditzala dokumentu honetan jasotzen diren arauak. Bestela, parte-hartzailea ekitalditik kanporatua izan daiteke.
EKITALDIAREN AURREKO JARDUNAK
Nahitaez aurkeztu beharko da "erantzukizun-adierazpen" bat, eta, bertan, sintomarik izan ez dutela eta ekitaldiaren aurreko 14 egunetan sintomak dituen inorekin kontaktuan egon ez direla berretsiko dute parte-hartzaileek. Akreditazioak ireki baino 24- 48 ordu lehenago bete behar da adierazpena izena emateko sistemaren bidez.
EKITALDIAN ZEHAR GAUZATU BEHARREKO EKINTZAK
Akreditazioa egitean sortzen diren ilaren kudeaketa
Ekitaldian sartzeko jendea pilatu ez dadin, hura hasi aurreko egunean irekiko dira ateak, eta ilarak 3. pabiloian antolatuko dira, lurrean markatutako 2x2 metroko karratu baten barruan.
Ekitaldian parte hartzen dutenek une oro maskara jantzita eduki beharko dute.
Higiene- eta urruntze-neurriak
- Partaideek beren postuetan egon behar dute ekitaldiak dirauen bitartean, edo jardueretarako aukeratutako guneetan (itxarote-guneak, zerbitzuak eta atsedenguneak).
- Ezin izango da gelditu igarotze-guneetan, ezta bildu ere. Ekitaldian batetik bestera ahalik eta gutxien ibiltzea gomendatzen da, eta ahalik eta denbora gehiena norberaren postuan egotea.
- Nahitaez erabili beharko da maskara barruti osoan eta une oro, egoera hauetan izan ezik:
- Atsedengune pertsonala, kanpin-dendaren barruan baldin badaude.
- Pantailen gunea, baldin eta streaming bidez igorriko den antolatzaileen jarduera batean parte hartzen ari badira eta pertsonen artean behar adinako segurtasun-distantzia utz badaiteke.
- Gaur egungo indarreko araudia aldatzen bada, baliteke neurri horiek aldatzea, eta maskara erabili behar ez den beste egoera batzuk ere jasotzea.
- Gel hidroalkoholikoko banagailuak jarriko dira, behar bezala seinaleztatuta; haiek erabiltzea gomendatzen da beste eremu batera joatean edo berriro postura itzultzean.
Ez da gomendatzen erabili eta botatzeko eskularruak erabiltzea. Eskularruek segurtasun faltsua sentiaraz diezagukete, eta, ondorioz, baliteke lasaikerian erortzea higiene[1]neurriak betetzeari dagokionez. Hortaz, gel hidroalkoholikoa erabiltzeak erreakzio alergikoak eragiten baditu soilik erabili ahal izango dira.
Urez eta xaboiz garbitu behar dira eskuak pabiloietan seinaleztatuta dauden tokietan, baita gel hidroalkoholikoa aplikatu ere, arrazoizko distantziara urez eta xaboiz garbitzeko lekurik ez badago.
- Pabiloiek airea etengabe aldatzea bermatzen duen aireztapen-sistema bat dute.
Ekitaldian jendea batetik bestera ibiltzea
Partyplace eremuaren diseinuari begiratuta ikusten denez, partaide bakoitzaren ondoan korridore bat dago, bere postutik ekitaldiko beste gune batzuetara joan ahal izateko.
Ezin da korridore horietan edo pabiloietako korridoreetan gelditu, ekitaldiko gune batetik bestera joateko baino ez baitira.
Gune komunak. Igarotze-guneetatik kanpo eta txandaka
Eremu komunetan (hala nola bideo-jokoen arenak edo sareko gorabeheretarako itxarote-guneak), maskara erabiliz gain, eskuak garbitu beharko dira haiek bisitatu aurretik eta ondoren.
Higiene egokia bermatzeko, gehienez 8 orduz behin deskontaminatuko dira komunak eta gune komunak. Las zonas de más uso, como barandillas o interruptores de mucho uso, se descontaminarán cada 4 horas.
Erabiltzaileak pabiloien kanpoaldean elkartu ahal izango dira. Behar bezala adieraziko da nahitaez erabili behar dela maskara, pertsonen artean distantzia utzi behar dela eta unean-unean legeak ezartzen duen gehieneko pertsona-kopurua bildu ahal izango dela (6 pertsona dokumentua idatzi den datan).
Esleitutako gunea. Postua edo atsedengune pertsonala
Araudiari jarraikiz parte-hartzaileak maskarak erabili behar dituzte.
Postuan jan eta edan daiteke. Maskarak kontsumitzeko unean bertan kendu ahal izango dira, eta maskararik gabe ahalik eta denbora gutxien egon beharko da.
Salbuespen gisa, ekitaldiak parte-hartzaile gehiagorentzat diseinatutako instalazio elektriko bat izango duenez, funtzionatzeko korronte elektrikoa behar duen hozte-sistemak onartzen dira. Hozkailua mahai azpian sartu behar da. Irakingailuak ere onartzen dira. Debekatuta dago hemen aipatutakoetatik kanpo beste aparatu elektriko batzuk erabiltzea.
Postua pertsona bakarrekoa da, eta ez da biltzeko lekua.
Atsedenguneak
Bi atsedengune prestatuko dira 1. eta 3. pabiloietan.
Haietako bakoitzean, gutxienez 2 × 2 metroko atsedengune indibidual bat jartzeko tokia egongo da, nahitaezko segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko. Seinaleztatuta egongo dira lurrean.
Atsedenguneak pertsonalak izango dira, eta aurretik esleituko zaizkie partaideei, jendea ez dadin batetik bestera ibili atsedengune gogokoenaren bila. Partaideek banakako kanpin-denda bat jarriko dute bertan, diagonalean, eta aurrean dagoen dendaren atzealdeari begira.
Akreditazio-aldian, eta ekitaldiak dirauen bitartean, zaintzaileak egongo dira, jendea ez dadin pilatu atsedenguneko korridoreetan.
Itxarote-guneak
Mugatuta egongo dira komunetara, eremuetako erakusmahaietara eta beste gune komun batzuetara sartzeko itxarote-guneak.
Gune horietan, lurzoruan markatuta dauden eremuetan itxaron beharko da.
Itxarote-gune batera iritsi eta azken tokia hartuta badago, postura itzuli beharko da. Ezin da alde batetik bestera ibili gunean barrena azken itxarote-eremua libre geratu arte.
Norberaren garbitasuna
Komunetarako atean, "itxarote-gune" bat jarriko da haietarako sarbidea erregulatzeko. Komunetan gehienez 1 pertsona onartuko da 4 metro koadroko.
Maskara erabili behar da, higiene pertsonaleko uneetan izan ezik, eta beti segurtasun-distantzia gordez. Eremutik irten baino lehen eskuak urez eta xaboiz garbitu behar direla gogoraraziko da.
Joko-eremua. Arenak
Joko-eremuaren kasu zehatzean, arreta berezia behar duten bi gune daude. Gune horietan sartzeko, erreserba egin behar da, eta onlineko sistema baten bidez berretsi.
- Erabilera partekatuko ordenagailuak
Elkarrengandik 1,5 metrora baino gehiagora kokatuko dira ordenagailuak.
Gel hidroalkoholikoko banagailu bat jarriko da gunerako sarreran, sartu aurretik partaideek erabil dezaten.
- Erabilera partekatuko kontsolak
Elkarrengandik 1,5 metrora baino gehiagora jarriko dira kontsolak. HDMI splitter bat instalatuko da kontsola bakoitzean, eta hartatik bi bideo-seinale aterako dira.
Seinale bakoitza monitore batera bidaliko da; monitore hori beste monitorearen aurrean egongo da, eta harengandik 2 metrora. Monitore bakoitzaren aurrean, jokalarietako bat jarriko da. Gunean sartu aurretik gel hidroalkoholikoarekin garbituko ditu eskuak.
Arreta medikoko postua
Ekitaldiak dirauen bitartean, anbulantzia bat egongo da une oro (24 ordu).
Arreta medikoko postuko langileak arduratuko dira gaixotasunaren kasu susmagarriak kudeatzeaz, OSAKIDETZAREN jardute-protokoloari jarraikiz.