Zer ekarri

Partehartzaile bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du, eta bertan egindako lanak, programak, jokuak, utilitateak, etab. Noski, lortutako azken demoak ahaztu gabe!.

Bertara ekarri beharreko gauza garrantzitsuen artean, ez duzue ahaztu behar ekarriko dituzuen elementu guztiak entxufe bakarrera konektatuta egon behar dutela, hots, behar adina lapur ekarri beharko dituzuela.

Hortaz, kontutan har ezazue partaide bakoitza buruaski izan behar duela, ordenagailuaren elementu guztiak ekarri beharko dituelarik (elektrizitatea eta sare lokaleko konexioa izan ezik, hauek gure kontu). Antolatzaileok ez ditugu inolaz ere monitoreak, saguak edota beste elementuak lagako.

Antolakuntzak ez du erantzukizunik hartuko zure ordenagailu edo bestelako ekipamendua hondatu, puskatu edo lapurtuko balitz.

Zure ordenagailuaren segurtasuna zaindu

... eta hortaz denona. Sare batean gauza asko gerta daitezke; honexegatik gogoratzen dizugu segurtasuna denon lana dela eta zure ordenagailua prestaturik ekarri behar duzula. Egin beharko zenituzkeen pausu batzuek ondokoak dira:

  • Suhesi pertsonal bat jar ezazu zure PCan.
  • Segurtasuneko azken adabakiak jar itzazu bai sistema eragilearenak eta baita erabiltzen dituzun programenak ere.
  • Manten ezazu zure antibirusa eguneratua eta noizbehinka pasa ezazu birus, zizare, troiar edo beste edozein malwarerik ez duzula ziurtatzeko.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch