OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.
Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.
TAILERREN ORDUTEGIA*
Osteguna, uztailak 22
11:00 - 13:00 Sare neuronalak erabiltzea Keras eta TensorFlow-rekin
15:00 - 19:00 Zer da machine learning edo ikasketa automatikoa eta nola erabil daiteke albiste faltsuak (fake news) detektatzeko?
Ostirala, uztailak 23
11:00 - 13:00 OpenMV-ren hastapenak, Maixpy-rekin
16:00 - 18:00 Game Pitch, Bideo-jokoetarako ideiak aurkeztea
Larunbata, uztailak 24
11:00 - 13:00 RasPi-NAS, Raspberry-Pi 4B erabiltzea NAS gisa Google Argazkien alternatiba bezala
15:30 - 18:30 Windows sistemei egindako erasoen Threat hunting
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Sare neuronalak erabiltzea Keras eta TensorFlow-rekin
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Julen Manzano
Enpresa: Dataset
Tailerraren deskribapena:
Sare neuronalen munduan Frameworks erabiltzeak aukera ematen du eraginkortasun handiko eredu prediktiboak azkar eta intuitiboki sortzeko. Jardunaldi honetan, adimen artifizialaren mundura hurbilduko gara; gure lehenengo sare neuronal prediktiboak sortuko ditugu, eta etengabe aldatzen ari den eremu ikusgarri batean sartuko gara.
Zer publikori dago zuzendua?
Datuekin lan egiten duten eta datu-analitika aurreratuaren eta adimen artifizialaren arloa ezagutu nahi duten pertsonak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Julen Manzano, industria-ingeniaria eta konputazioko ingeniaria, Datu Zientzietako masterra, Big Datako masterra. Dataseteko adimen artifizialeko sistemetarako eredu prediktiboen sorreran aditua da, eta gaur egun 100 herrialdetan baino gehiagotan ditu aplikazio operatiboak.
Web: www.dataset.es
https://www.linkedin.com/in/julenmanzano/
Ordutegia: Osteguna, uztailak 22, 11:00 - 13:00
Zer da machine learning edo ikasketa automatikoa eta nola erabil daiteke albiste faltsuak (fake news) detektatzeko?
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Borja Balparda
Enpresa: Data Value Management
Tailerraren deskribapena:
Azken urteotan, asko garatu da datuen zientzia, eta, horren ondorioz, asko zabaldu dira kontzeptu batzuk, hala nola business intelligence, big data, ikasketa automatikoa (machine learning), ikaskuntza sakona (deep learning) eta adimen artifiziala.
Aldi berean, datuak ustiatzeko garapen asko egin dira, bai prozesu asko optimizatzeko, bai duela urte gutxi arte ezinezkoak ziren gauzak egiteko.
Trebakuntza-lantegi honetan, lehenengo paragrafoan azaldutako kontzeptuak analizatuko dira, eta, ikasketa automatikoaren erabileraren arabera, zer motatakoak dauden ikusiko da. Azkenik, eredu horiek albiste faltsuak detektatzeko nola erabil daitezkeen erakutsiko da, adibide praktiko baten bidez.
Zer publikori dago zuzendua?
Programazio-ezagutzak izan eta ikasketa automatikoaren munduan sartu nahi dutenak, batetik, eta, bestetik, programazio-ezagutzarik izan ez baina jakin nahi dutenak ikasketa automatikoak zer aukera eskaintzen dituen eta haietaz nola balia daitezkeen klik hutsak eginez eta era intuitiboan plataforma baten bidez, non ikasketa automatikoan oinarritutako sistema bat erabil baitezakete halakorik programatu beharrik gabe.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Borja Balparda (Data Value Management-eko CEO & datu-zientzialaria) ekonomialaria da, Big Data eta Business Intelligence-ko masterra du, eta ekonomia eta finantzetako beste master bat ere badu. Ekonometriako cum laude doktoretza du. Esperientzia profesionalari dagokionez, 6 urte eman zituen Nafarroako Unibertsitatean Estatistika eta Ekonometriako irakasle, eta bi urte Zubizarreta aholkularitzan. 2018az geroztik, Data Value Management konpainiako CEO eta datu-zientzialaria da, eta Nafarroako Unibertsitateko Big Data masterreko proiektu-kudeaketari buruzko moduluko irakasle eta arduraduna da.
Web: www.datavaluemanagement.es
Ordutegia: Osteguna, uztailak 22, 15:00 - 19:00
OpenMV-ren hastapenak, Maixpy-rekin
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Endika Etxebarrieta
Enpresa: Camp Tecnológico
Tailerraren deskribapena:
Adimen artifiziala (AA) irudiak ezagutzeko sistemetan nola aplikatu jakiteak aukera handiak ematen ditu industrian eta irtenbide aurreratuetan.
AA bidezko objektu-detektagailu baterako prozesua Maixpy plaka baten kasurako, kendrite 210 prozesadore bat OPEMVrekin erabiliz. Tailer honetan, objektu-detektagailu bat sortzeko oinarrizko prozedurak ikusiko ditugu, AAko eredu bat google colab bidez entrenatuko dugu, gure eredua Maixpy plakaren formatura bihurtuko dugu, Maixpy plakaren flasha eguneratuko dugu —bai AAren eredua, bai firmwarea—, eta programa bat idatziko dugu Micropython OpenMV-en, gure plakak objektu-detektagailu gisa funtziona dezan.
Zer publikori dago zuzendua?
Ingeniaritzako ikasleak eta profesionalak, irudiak ezagutzeko sistemetarako OpenMV teknologia nola aplikatu eta kostu txikiko prototipo bat nola egin jakin nahi dutenak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Endika Etxebarrieta Camp Tecnológico-ko AAko laborategiaren koordinatzailea da. 2019az geroztik, AAko integrazio- eta entrenamendu-proiektuak garatu ditu robotentzako aplikazioetan irudiak tratatzeko, eta hainbat ikasleren tutore izan da haien AAko aplikazioen inguruko gradu-amaierako proiektuetan.
Web: https://camptecnologico.com/
Ordutegia: Ostirala, uztailak 23, 11:00 - 13:00
Game Pitch, Bideo-jokoetarako ideiak aurkeztea
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Aleix Risco
Enpresa: Evil Zeppelin
Tailerraren deskribapena:
Game Pitch bat sortzeko tailerra. Game Pitch bideo-joko bat egiteko ideia baten funtsezko alderdiak biltzen dituen dokumentua da.
Game Pitch bideo-joko bat egiteko ideia baten alderdi nagusiak biltzen dituen dokumentua da. Bideo-joko baterako ideia bat irudikatu eta komunikatzeko erabiltzen da Game Pitch. Dokumentu hau bideo-jokoen azterketa bat aurkezteko erabiltzen da , dela erakunde barnean, dela negozio-bileretan editore eta inbertitzaileen aurrean. Game Pitch-en helburua da ideia bat egia bihurtzeko behar den babesa lortzea.
Jardunaldian, Game Pitch bat sortzeko behar diren metodologia eta atalak landuko dira. Gainera, parte-hartzaileek beren Game Pitch-a sortzen ikasiko dute.
Zer publikori dago zuzendua?
Guztiontzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Aleix Risco bideo-jokoen diseinatzailea da, eta Free-to-Play negozio-eredua duten bideo-jokoetan espezializatuta dago. Evil Zeppelinen sortzaileetako bat da; Gasteizen kokatutako indie estudio horrek gailu mugikorretarako RPG bideo-jokoak garatzen ditu. Gainera, podcasterra da Mobile Paladins-en (https://mobilepaladins.com/), mugikorretarako bideo-jokoen albisteei eta garapenari buruzko asteroko podcastean.
Web:
Ordutegia: Ostirala, uztailak 23, 16:00 - 18:00
RasPi-NAS, Raspberry-Pi 4B erabiltzea NAS gisa Google Argazkien alternatiba bezala
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Venan Llona
Enpresa: Aiara Valley
Tailerraren deskribapena:
Google-ek bere plataforman argazkiak doan biltegiratzeko aukera baztertu du 2021eko ekainaren 1etik aurrera (https://support.google.com/photos/answer/10100180?hl=es). Orain arte plataforman zenituen argazkiek bertan jarraitzen dute eta ez dira biltegiratze-espazio gisa kontuan hartzen.
Baina zure argazkiak orain arte bezala sinkronizatzen jarraitzen baduzu, hemendik aurrera, argazkiek hartzen duten espazioa posta elektronikoak (Gmail-ak, eranskinak barne), Android-en segurtasun-kopiek eta Google Drive-eko dokumentuek hartzen duten espazioari gehituko zaio, eta orain arte zeneukan edukiera izango duzu, hau da, doako kasuan, 15Gb-ko espazioa erabiltzaile bakoitzeko.
Jokaera hau ohikoa da, zerbitzu bat puntu bateraino doan erabiltzen duzu eta zerbitzuak merezi duela uste baduzu, zentzuzkoa da puntu horretatik aurrera ordaintzen hastea. Biltegiratze-espazio handiagoa behar baduzu, zerbitzua zabal dezakezu, Google One-en kontu pertsonal baten (@gmail.com) bidez edo Google Drive-en biltegiratzea handiagotuz, Google Workspace kontuetan.
Aldiz, Raspberry Pi bat badaukazu, bertara konektatuta dauzkazun biltegiratze-gailuetako bat erabil dezakezu eta zure NAS bat izan, zeina zure sarera konektatuta egongo den argazkiak edota multimedia fitxategiak sinkronizatzeko.
NAS bat zure hodei pribatuan bilakatzen da, zure sarera konektatutako zerbitzari bat daukazu, bertan dago zure biltegiratze-gailua eta konektatuta dauzkazun gailu guztiei ematen die zerbitzua, hau da, ordenagailuei, smartphone-ei, tabletei, smart-TV-ei...
Horretarako, Raspberry Pi 4B bat eta OpenMediaVault erabiliko dugu, NAS zerbitzuaren irtenbide berriena, Debian Linux-en baitan garatua.
Zer publikori dago zuzendua?
Programazioko ezagutza espezifikorik ez duen eta Raspberri Pi bezalako sistema ekonomikoetan eta software librean sar daitezkeen funtzionaltasunetako bat ezagutu nahi duen edonorentzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Venan Llona Aiara Valley Berrikuntza eta Teknologia Guneko coach digitala da Menagarain - Araba. SPRIko (Eusko Jaurlaritza) Enpresa Digitala eta Barnetegi Teknologikoetako ohiko laguntzailea, hizlaria eta prestatzailea 2009tik. Espezialista: teknologia, Internet, sare sozialak, aplikazio praktikoak enpresetan eta erakundeetan, Gaitasun Digital Profesionalak (Ikanos-Digcomp), 5SDigitalak eta Segurtasun Informatikoa/Zibersegurtasuna. Incibeko ziberkooperantea da, cibervoluntarios.org-en ziberboluntarioa eta Euskal Internauten Elkarteko idazkaria, @iEuskadi. Kolaboratzailea eta ohiko dibulgatzailea komunikabideetan (irratia, prentsa eta telebista, teknologia pertsonengana hurbilduz.
Web:
https://es.linkedin.com/in/venan
Ordutegia: Larunbata, uztailak 24, 11:00 - 13:00
Windows sistemei egindako erasoen Threat hunting
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jokin García
Enpresa: Freelance en Totem Security.
Tailerraren deskribapena:
Tailer honetan, ziber-mehatxu ohikoenak hautematen ikasiko dugu, erasotzaileek erabilitako TTPen (taktikak, teknikak eta prozedurak) funtzionamendua aztertuko dugu eta hautemate-arauak edo sinadurak sortuko ditugu. Hautematearen gaia modu praktikoan irakatsiko da, ariketen eta kontzeptu-proben bidez.
Egitaraua
- Sigma rules
- Event Query Language
- ETW eta advanced logging
- Sysmon
- Kontzeptu-probak eta ariketak
Zer publikori dago zuzendua?
Tailerra, nagusiki, enpresetako Informazio-sistemetako langileei zuzenduta dago, bai arduradunei, bai profil teknikoa duten profesionalei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Jokin Garcia Etxebarria, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala. Eraso-segurtasuneko profesional ziurtatua.
Web: https://totem-security.com/
Ordutegia: Larunbata, uztailak 24, 15:30 - 18:30