Zatoz

 

Noiz

2020ko Uztailaren 22tik 25era

Non

Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia

Helbidea:

Calle el Retiro s/n
48903 Barakaldo – Bizkaia

Nola heldu

GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063

Metroz: Ansio-ko geltokia

Informazio gehiago hemen.

Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 21ean, asteazkena, hasi eta 25ean, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Asteazkena 21
16:00 22:00
Osteguna 22
10:00 22:00
Ostirala 23 10:00 22:00
Larunbata 24 10:00 22:00
Igandea 25 10:00 17:00


Atseden-lekuari buruzko informazioa

Atseden gunea 21 egunetik hasita egongo da erabilgarri. Barrutia 25ean utzi beharko da partya bukatutakoan. Ezinbestekoa da aurretiko izen-ematean erabiliko den ala ez adieraztea.

Parte-hartzaile bakoitzak 2x2 metroko atsedengune indibidual bat izango du. Dagoeneko instalatuta dagoen denda bat izango du erabiltzeko (debekatuta dago denda propioak eramatea).

Parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko ditu gaua pasatzeko beharko dituen berokiak (lotarako zakua, manta, edredoia,…).

Atseden-gunea norberaren atsedenerako bakarrik erabili ahal izango da. Banaka bakarrik erabili ahal izango da (salbu bizikideak badira; kasu horretan, bizikidetza frogatu beharko da), eta beti egon beharko da kanpin-denda barruan.

Edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri ez badie kasorik egiten, antolakuntzak parte har dezake eta arau-hausleak zigortu. Baita elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu ere. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

 

Dutxa zerbitzua

Dutxak 4. pabiloian kokatuta egongo dira. Ordutegia honako hau izango da:

Asteazkena 21
18:00 - 23:45
Osteguna 22 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Ostirala 23 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Larunbata 24 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Igandea 25 08:00 - 13:45

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch