Multikanala

Tracker klasiko horietako bat erabiliz kantu bat sortzea da lehiaketa honen helburua. Azken emaitza ez da .wav edo .mp3 fitxategi bat, non sortzen den uhina gordetzen den, baizik eta interprete egokiarekin joz gero kantu hori denbora errealean kalkulatzen duen artxibo bat.

Lehiaketa hau araudi orokorraren mende dago.

Onartutako formatuak: XM, IT, S3M edo XRNS (Renoise).

Tamaina maximoa: 2 MB.

XRNS formatuko kanten kasuan, laginak eta Renoise-ren barne-efektuak soilik erabiltzea onartzen da. Inoiz ezin dira erabili VSTis edo kanpoko plugin-ak. Renoise-ren azken bertsioa erabiliko da haiek erreproduzitzeko.

Bestelako formatuetako kantak XMPlay-ren azken bertsioarekin erreproduzituko dira Egileko kanta bakarra onartuko da.

Ekoizpen asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hiru minutuak bakarrik erakustea, nahiz eta hori baino luzeagoak izan daitezkeen.

Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Ekoizpen-adibide bat: http://ibonmoraza.com/index.php?seccion=ver_video&video=misunderstood_keys

twitter facebook flickr youtube instagram twitch