Modding Show

Hardtxik eta Fjmodderrek bi mod egingo dituzte, zuzenean. Bata, krispeta-makinaren formakoa (eta funtzionala); bestea, Star Warsen motor bat.

Horrelako proiektuak ezin direnez ordu batzuetan egin, aukera izango duzu gerora ere Euskal Encounterrek irauten duen denbora guztian egingo diren MOD urratsei jarraitzeko eta interakzioan jarduteko:

  • Diseinua egin
  • Ebaki
  • Margotu
  • Eraiki
  • PCak muntatu (haietako bat hozte likidoarekin).

Proiektu hau uztailaren 23an (ostirala), 16:00etan, hasiko da martxan.

Erne ibili!

twitter facebook flickr youtube instagram twitch