Tailerra: Muntatu zure kontsola retroa SNES aginte batean

Larunbata, uztailak 24, 12:00etan

Nostalgiak gaina hartzen digu, zertarako ukatu, eta, gainera, izugarri gustatzen zaigu teknologia. Beraz, zergatik ez bi horiek tailer sinple eta entretenigarri batean uztartu?

Bada, horixe egin dugu. Zatoz Hardware guneko hitzaldi eta tailerretara, eta SNES aginte eder batean kontsola retro bat sortzen erakutsiko dizugu..

  

Gainera, nahi baduzue zeuen kontsola muntatu, erosketa-zerrenda ezin xumeagoa eta merkeagoa da.

  • Raspberry Pi Zero W edo WH
  • SNES agintea
  • micro SDa. 32GB-koa
  • HDMI egokigailu minia
  • USB korronte-egokigailu minia, 5 V, 2,5 A (edo mugikor-kargagailu on bat)
  • Karkasa aldatua, 3Dn inprimatua -https://www.thingiverse.com/thing:2509760

twitter facebook flickr youtube instagram twitch