Osteguna, Uztailak 22, 20:00tan
Nostalgiak edo jakin-minak jota dauden guztientzako tailerra, “Super Nintendo” kontsola ezagunerako kartutxo funtzional bat muntatzen eta programatzen ikasi nahi dutenentzat.
Tailer honetan, SNES Super Nintendoren kartutxo funtzional bat eraiki eta programatu ahal izango dute partyan izena eman dutenek.
Tailerra bi zatitan banatuko da. Alde batetik, hitzaldi teoriko txiki bat egingo da: kartutxo baten barrenak aterako ditugu, eta haren funtzionamendua eta pieza bakoitza aztertuko, eta bestetik edukidun kartutxoa nola programatu erakutsiko da.