Uztailak 24 (larunbata), 17:00etan
Arduino plaka bat erabilita, geure ambilight-a egingo dugu. Philipsek sortutako argiztapen-sistema bat da Ambilight. Sistemak bideoan sartzen diren seinaleak aztertzen ditu, eta pantailan ikusten ari den edukirako egokia den argi bat sortzen du.
Ausarten batek hitzaldia entzun bitartean horrelako bat egin nahi badu, Arduino Uno plaka bat eta LED eraztun bat baino ez ditu beharko.
Dena ongi irteten bada, honen oso antzeko emaitza lortuko dugu.
Hartu parte, eta eman ukitu berezi bat zure gelari!